Gizartea -

Iruñean azpiegitura zuen

14 lagun atxilotu eta kokaina-trafikoko sare bat desegin dute

Atxiloketak Iruñean, Bartzelonan, Irunen eta Ekuadorrren egin dituzte Foruzaingoak eta Polizia Nazionalak. 2.346 gramo kokaina, 1.340 gramo ebaki eta 7.630 euro atzeman dituzte poliziek operazioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 lagun atxilotu eta beste hiru inputatu dituzte Foruzaingoak eta Polizia Nazionalak kokaina-trafikoko sare bat desegin eta gero. Sareak azpiegitura nagusia Iruñean zuen, baina beste erkidegoetan eta nazioartean presentzia zuen.

Atxiloketak Iruñean, Bartzelonan, Irunen (Gipuzkoa) eta Ekuadorren egin dituzte, Nafarroako Gobernuak agiri batean gaur jakitera eman duenez. 2.346 gramo kokaina, 1.340 gramo ebaki, 7.630 euro, droga blokeak egiteko prentsa hidrauliko bat eta luxuzko ibilgailu bat atzeman dituzte.

‘Raya’ operazioa Iruñeko Argibideetako 4. Epaitegiak zuzendu du eta epaileak lau atxilotu espetxera bidali ditu.

10 gizon eta 4 emakume

24-85 urte bitarteko atxilotuen artean hamar gizonezkoak eta lau emakumezkoak dira. Bost Iruñean bizi ziren, bat Zizur Nagusian (Nafarroa), bat Pauen (Frantzia), bat San Pere de Ribesen (Bartzleona), beste bat Terrassan (Bartzelona), bi Vilanova y la Geltrun (Bartzelona), bat Hospitalet de Llobregaten, bat Eldan (Alacant) eta azkena Santa Cruzen.

Bestalde, inputatuetako bi Bartzelonan bizi ziren eta hirugarrena Hospitalet de Llobregaten.

Ikerketak iragan urtarrilean hasi zituen Foruzaingoak eta Iruñeko susmagarri batean zentratu ziren. Kokaina Bartzelonako sare bati erosten zion susmagarriak, eta ondoren Nafarroako eta Akitaniako txikizkarien artean banatzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa Drogak albisteak