Gizartea -

Desagerpena

Gasteizen galdutako 77 urteko gizonaren bila jarraitzen dute

Astelehenaz geroztik ez dute haren berririk. Alzheimerraren lehen sintomak ditu, eta herritarren laguntza eskatu dute hura aurkitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak astelehenean Gasteizen galdutako 77 urteko gizonaren bila jarraitzen dute. Alzheimerraren lehen sintomak ditu, eta astelehenaz geroztik ez dute haren berririk.

Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi dutenez, gauean etxera itzuli ez zela ikusitakoan eman zieten senideek desagerpenaren berri Udaltzaingoari eta Ertzaintzari.

Ikerketa abiatu dute, eta gizonezkoaren datuak, deskribapena eta argazkia bidali dizkiete kalean patruilatzen aritzen diren udaltzainei eta ertzainei. Dena den, ez dute gizona bilatzeko talderik osatu, ez baitakite nora joan zen.

Bestalde, Udaltzaingoak laguntza eskatu die herritarrei gizona aurkitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gasteiz Albisteak Desagertutako pertsonak Alzheimer kasuak