Gizartea -

Nafarroa

Iruindar bat espetxeratu dute, adin txikikoei abusuak egitea egotzita

49 urteko gizonezkoari adin txikikoen kontrako hiru sexu abusu delitu leporatzen dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko gizon iruindar bat espetxeratu zuten atzo, adin txikikoen kontrako hiru sexu abusu delitu egitea egotzita.

Polizia Nazionalak ohar batean jakinarazi duenez, astelehenean atxilotu zuten gizonezkoa biktima baten aitak delituaren berri Poliziari eman ostean.

Gertaerak jazo ziren ingurua miatu zuten agenteek eta Iruñeko kaleetan aurkitu zuten ustezko erasotzailea. 49 urteko iruindarra identifikatu ostean, atxilotu eta Iruñeko polizia-etxera eraman zuten.

Polizia judizialak egindako ikerketaren ondoren, Iruñan jazotako antzerako beste bi gertaera leporatu dizkiote.

Bestalde, atxilotuaren etxebizitza miatu zuten.

Atxilotua atzo pasatu zen epailearen aurretik eta horrek bermerik gabe espetxera bidali zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea