Gizartea -

Sevilla

Bi enpresaburu atxilotu dituzte 200 immigrante esplotatzea leporatuta

35 euro kobratzen zituzten egunean 12 ordutik gora lan egitearen truke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Sevillako bi enpresaburu atxilotu ditu langileen eskubideen kontrako delituak leporatuta; izan ere, 200 immigrante baino gehiago nekazaritza alorrean lan egiteko esplotatzen zituztela uste dute.

Atxilotuak espainiar bat eta errumaniar bat dira, enpresaren administratzaile bakar gisa agertzen direnak.

Bi enpresaburuetako bat goizero joaten zen hiriburuko leku jakin batera, bertan biltzen baitira egunero 150 eta 250 immigrante artean, gehienak errumaniarrak, magrebtarrak eta Saharaz hegoaldekoak.

Han, taldetan banatzen, eta Sevillako hainbat finkatara eramaten zituzten, asteko egun guztietan, 12 ordutik gorako lanaldiak egin zitzaten, inolako kontraturik gabe eta 35 euroren truke.

Beste enpresaburuak dokumentazioa faltsutzen zuen, eskatuz gero, lan-ikuskatzaileei erakusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Albisteak migrazioa gaur Lana berriak Delituak albisteak Euskal enpresak azken ordukoa