Gizartea -
Droga operazioa
Maletan 2,5 kilo kokaina zituela atxilotu dute Bilboko aireportuan
Paraguaitar jatorriko bidaiaria Lisboatik zetorren hegaldi batetik jaitsi ostean atxilotu zuten, asteartean, Portugalgo Poliziarekin elkarlanean.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak gizonezko bat atxilotu zuen asteartean Bilboko aireportuan, 2,5 kilo kokaina hondo bikoitzeko maleta batean ezkutatuta, Estatuan droga sartzen saiatzea egotzita, Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Paraguaitar jatorriko bidaiaria Lisboatik zetorren hegaldi batetik jaitsi ondoren atxilotu zuten, Portugalgo Polizia Judizialaren elkarlanari esker.
Loiuko aireportura heldu eta, “segurtasunezko hainbat maniobra” egin ostean, maleta jasotzera joan zenean atxilotu zuten gizonezkoa.
Polizia Nazionalak susmagarria identifikatu ondorne, maleta erregistratu zuen, eta txapa metaliko batzuen bidez babestuta zegoen hondo bikoitz bat aurkitu zuten bertan. Barruan, 2.500 gramo kokaina zeuden, zinta amerikanoz bildutako plantxa batean. Horren aurrean, atxilotu egin zuten, droga-trafikoa egotzita.