Gizartea -
Sektorea Euskadin
Garagardoa sustatzeko 8 proiektu landu dituzte La Salvek eta Aztik
Cervezas La Salve-Bilbao enpresak urteko etekinen % 20 berrikuntzan inbertituko ditu. Besteak beste, Garagardoaren Institutu bat eta glutenik gabeko lehen garagardoa egin nahi dute.
Erredakzioa
Cervezas La Salve-Bilbao konpainiak eta Azti berrikuntza enpresak zortzi proiektu landu dituzte garagardoaren sektorearen liderrak izateko.
Cervezas La Salve-Bilbao enpresak urteko etekinen % 20 berrikuntzan inbertituko ditu. La Salve-Bilbao Km0 egitasmoan, osagaien % 40 bertakoak izango dituen garagardoa ekoitzi nahi dute.
Era berean, Garagardoaren Institutua sortu nahi dute, joeren behatoki bat martxan jartzeko helburuarekin. Xedea bezeroei informazio erabilgarria ematea da.
Glutenik gabeko aurreneko garagardoa merkaturatzea beste helburu bat dute, eta baita alkoholik gabeko “benetako” lehen garagardoa egitea ere.
Garagardoaren zentzumen-dekalogoa
Bosgarren egitasmoa garagardoaren zentzumen-dekalogoa osatzea da, produktuaz gozatzeko plan bat bezeroei eskaintzeko. Garagardo-dastatzeak antolatu nahi dituzte.
Bestalde, Aztik berrikuntza egitasmo bat aurrera eramango du. Bilbon lantegi berri bat zabaltzeko asmoa dute eta sukaldari ospetsuekin akordioak lortu nahi dituzte, garagardoa euren jatetxeetan eskaintzeko.