Gizartea -

Hondakinen tratamendua

Jaurlaritzak Zubietako TMB planta egiteko beste baimen bat eskatu du

Horrenbestez, baliteke TMB planta atzeratzea. Hasieran, 2015. urtearen amaierarako jarri nahi zuen martxan Gipuzkoako Aldundiak.

Zubietako TMB planta egingo duten lekua. EiTB
Zubietako TMB planta egingo duten lekua. EiTB
Zubietako TMB planta egingo duten lekua. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak beste baimen bat beharko du Zubietako TMB planta egiteko, Eusko Jaurlaritzak ez baitu luzatu erraustegia egiteko eman zuena. Horrenbestez, baliteke TMB plantaren eraikuntza atzeratzea, baimen berriaren izapideak urtebetekoak izan balitezke.

Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari (GHK) gaur jakinarazi dionez, Zubietan TMB planta egiteko proiektua "oso ezberdina" da erraustegi proiektuarekin alderatuta, eta, horrenbestez, GHK-k beste baimen bat eskatu beharko du.

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak eta GHK-k baimen berria eskatzea ez zela beharrezkoa defendatzen zuten, baimen moten arteko ezberdintasunak txikiak direla iritzita.

Aldundiak 2015. urteko amaieran jarri nahi zuen martxan TMB planta, baina orain ikusteke dago noiz egin ahal izango duten.

Errazkinek TBM planta atzeratu izana egotzi dio EAJri

Testuinguru horretan, Errazkinek "Bildu Aldunditik botatzeko erabaki politikoa hartu izana" egotzi dio Eusko Jaurlaritzari, TMB planta "atzeratu" egin baitu.

Horren esanetan, EAJk "helburu alderdikoiekin" erabili du TBM planta, Bilduren aurka egiteko.

"Lortuko duten gauza bakarra zabortegien itxiera atzeratzea da", deitoratu du diputatuak, eta abiatutako bideak "atzera bueltarik" ez duela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak