Gizartea -
Gertaera
Azken agurra eman diete edanda zegoen gidariak harrapatutako neskatxei
Gainera, hiru neskatxen amek uste zuten “bata bestearen etxean” lo egiten ari zirela.
Erredakzioa
Ehunka lagunek azken agurra eman diete atzo, larunbata, auto batek harrapatuta hil ziren 12, 15 eta 16 urteko hiru neskatxei, Noves (Toledo) udalerrian. Hileta elizkizuna Fuensalidako (haien jaioterria) elizan egin dute gaur, 16:00etan.
Hileta elizkizunean ehunka lagun izan dira, besteak beste, hildako hiru neskatoen senideak, lagunak eta herritarrak.
Elizara iristen lehenak Leandro Esteban Gaztela Mantxako Gobernuko bozeramailea, Fernando Jou Toledoko Juntako ordezkaria eta Jose Julian Gregorio Espainiako Gobernuak Gaztela Mantxan duen ordezkaria izan dira.
Arratsaldeko laurak aldera iritsi dira hilkutxak eliza atarira, eta senideek bizkarrean hartuta sartu dira eliza barrura.
Bestalde, Mariano Alonso udalerri horren alkateak adierazi duenez, Udalak ezohiko osoko bilkura egin zuen atzo, hiru dolu-egun ezartzeko.
Halaber, Alonsok esan du Fuensalidako Udalak erabaki duela banderak masta erdian izatea eta Antzerki Lehiaketako eta Santa Cecilia Eguna dela eta antolatutako ekintzak beheran behera uztea.
Amek ez zekiten non zeuden
Hiru neskatxen amek uste zuten “bata bestearen etxean” lo egiten ari zirela.
Hiru biktimak bizi hiriko alkateak ziurtatu du amak “lasai” zeudela, uste zutelako elkarrekin zirela, baina lagunaren etxean.
Gidaria, espetxean
Autoaren gidaria, 30 urteko gizonezkoa, arin zauritu zen eta, alkoholemia proban positibo eman ostean, atxilotu egin zuten. Istripua zerk eragin zuen argitzeke dago oraindik.
Toledoko Torrijos herriko 4. Instrukzio Epaitegiak bermerik gabe kartzelara bidali zuen gidaria, eta behin-behinean arduragabekeria larriagatik homizidioa, arduragabekeriagatik lesio larriak eragitea eta ausarkeriaz gidatzea egotzi zion.