Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Ekainean desagertutako bi emakumeak hilik topatu dituzte Zamoran

Ama bat eta 9 urteko alaba dira biktimak. Bikotekidea atxilotu egin dute, hiltzailea delakoan. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak ekainean Madrilen desagertu ziren amarena eta 9 urteko alabarena izan litezkeen bi gorpu atzeman ditu astearte honetan Zamoran (Gaztela eta Leon), San Vicente de la Cabeza herriko putzu batean. Atzo amaren bikotekidea atxilotu zuten, horren hiltzailea delakoan. Antza denez, aitortu egin du krimena egin izana.

Ikerketaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez, gorpuak aipatu bi emakumeak bilatzeko lanen baitan aurkitu dituzte. Orain, baina, aztertu egin beharko dituzte hilotzak, hildakoak emakume horiek ote diren egiaztatzeko.

Desagertutako emakumeen auziko azken datuak atzo bertan ezagutu ziren, Polizia Madrilgo parke bat miatzen ari zela jakin baitzen.

Neskatoaren amonak jarri zuen salaketa ekainean.

Susmagarria atzo goizean atzeman zuten, etxean, Puente de Vallecas herrian.

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo biktimaren bat ezagutzen baduzu, jarraitu gida honetako aholkuak edo deitu 016 telefono zenbakira (doakoa da eta ez du aztarnarik uzten fakturan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian