Gizartea -
Gipuzkoa
50 etxebizitza hustu dituzte Errenterian lonja batek su hartu ostean
Sutea bertoko gazteek erabili ohi duten lonja batean piztu da, bart gauerdian. Bizilagunak ordubete geroago itzuli dira etxera.
Erredakzioa
50 etxebizitza dituen eraikin bat hustu behar izan dituzte Errenterian (Gipuzkoa), horren etxabean bertako gazteek erabili ohi duten lonja batean sute bat piztu ondoren, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sua 00:30 aldera piztu da, bart, Errenteriako Arditurri kalean. Gazteek biltzeko erabiltzen duten lonjak su hartu eta gero, hamar solairuko eraikina erabat hustu behar izan dute.
Guztira, 50 etxebizitzetako bizilagunek kalean itxaron dute suhiltzaileek garrak erabat itzali dituzten arte. Ordubete inguru geroago, etxera itzuli dira denak. Sua piztu den lonjan kalte ugari sortu dira, baina ez da inor zauritu.