Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume haurdun bati eraso dio bikotekide ohiak Bilbon

Ustezko erasotzailea, 35 urteko gizon bat, atxilotu egin du Ertzaintzak. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilbon, bikotekide ohiari erasotzea egotzita. Emakumezkoa haurdun dago, eta ospitale batean artatu behar izan zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, atzo, 16:40an, pertsona batek Ertzaintzari deitu zion, lagun bati bikotekide ohiak eraso ziola salatzeko.

Gizonezkoak emakumearengandik urruntzeko agindua du, baina emakumea haren etxera joan zen, sakelako telefono bat itzultzea eskatzeko, biktimak berak ertzainei azaldu dienez.

Agenteek kalean atxilotu zuten ustezko erasotzailea, eta, polizia-izapideak bukatu eta gero, epailearen aurrean eramango dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo biktimaren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edo deitu 016 telefono-zenbakira; doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Tratu txarrak Espainian