Gizartea -
Amarauna saioan izan da
Bermeotar bat eta bere idiak, Ridley Scotten 'Exodus' filmean
Rafa Alegria Bermeoko itzaina zinema zuzendari ospetsuaren azken filmean ageri da, bere idiekin batera. Han bizitakoak kontatu dizkigu elkarrizketa batean.
Iker Gonzalez | eitb.eus
Ridley Scott zinemagile ospetsuak laguntza paregabea izan du estreinatu berri duen ?Exodus? azken filmean; Rafa Alegria bermeotarra eta bere sei idiak.
Amarauna Euskadi Irratiko saioak egindako elkarrizketa batean Alegriak esan duenez, Almerian eta Fuerteventuran grabatu dituzte harekin irudiak, ?Almerian idiekin eta Fuerteventuran zaldiekin eta astoekin?.
?Madrilen dudan lagun batek idien argazki bat bidaltzek eskatu zidan, hara bidali nion eta Ridley Scotti asko gustatu zitzaizkion neure idiak?, azaldu du itzain bermeotarrak. Gainera, beste leku batzuetatik ere bidali zituzten idien irudiak, baina Bermeokoak izan ziren gustukoenak.
?Lehenengo esan zuten idiak bakarrik bidaltzeko -azaldu du Rafa Alegriak- baina gero esan zuten nik ere joan behar nuela, idiak lotzeko, zaintzeko??. ?Oso ondo zaindu zituzten idiak?, ziurtatu du.
Alegriak estreinaldiaren egunean bertan ikusi zuen filma eta, bere hitzetan, ?nahiko polita da, idiak gutxi ikusten dira, izkinan, pelikula handia da eta arin pasatzen dira gauzak. Fuerteventuran agertzen naiz, zaldiekin eta astoekin, transformatuta ileordearekin, bizarrarekin etab.
?Idiak harrobian agertzen dira, harriekin tiraka. Elefanteekin ere grabatu zituzten irudiak baina animaliak ikaratu ziren eta zaindaria ospitalera eraman behar izan zuten zaurituta?, itzainak azaldu duenez.
?Hiru pare eraman nituen, eta beste bi Italiatik ekarri zituzten, ?Gladiator? pelikulan agertutakoak?, baina bermeotarra izan zen animalien gidaria.