Gizartea -
Genero Indarkeria
Tratu txarren biktimen arriskua bi hilero neurtuko dute
Alfonso Alonso Osasun ministro izendatu berriak jakitera eman duenez, sarriago egingo dute indarkeria matxistaren biktimek bizi duten arrisku mailaren neurketa.
Erredakzioa
Alfonso Alonsok Osasun ministro bezala Diputatuen Kongresuan egin duen lehendabiziko agerraldian iragarri du indarkeria matxistaren biktimen arrisku maila bi hilero neurtzeko lanean ari direla. Gaur egun, lau hilero egiten da neurketa hori.
Joan den astelehenean bi emakume hil zituzten, genero indarkeriaren ondorioz, bat Valladoliden eta bestea Valentzian. Hirugarren bat, berriz, bikotekide ohiak zauritu egin zuen Bilbon. Alonsok hiru erasook salatu ditu; genero indarkeriari aurre egitea Espainiako Gobernuaren "lehentasuna" dela esan du.
Modu horretan erantzun dio ministro izendatu berriak Carmen Monton diputatu sozialistak egindako galderari; emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Ana Matok egindako politika zuzenduko duen galdetu dio Alonsori.