Gizartea -

Curriculum dekretua

Heziberri berregiteko eskatu dio Ikastolen Elkarteak Jaurlaritzari

Hezkuntza Sailak helarazitako zirriborroan LOMCEren eragin nabarmena ikusten du Ikastolen Elkarteak. Curriculum dekretua berrikusi eta berregiteko eskatu dio Ikastolen Elkarteak Exekutiboari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Heziberri 2020 planaren epea amaitzear dagoenean, sindikatuek, eskola publikoak zein oposizioko taldeek egin dizkioten kritikei gehitu zaizkio gaur Ikastolen Elkarteak egin dizkionak.

Eusko Jaurlaritzak urriaren amaieran hezkuntza eragileei aurkeztu zien curriculum dekretuaren gaineko balorazioa eman du jakitera Ikastolen Elkarteak, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Hezkuntza Sailak helarazitako zirriborroan LOMCEren eragin nabarmena ikusten du Ikastolen Elkarteak. Gauzak horrela, curriculum dekretua berrikusi eta berregiteko eskatu dio Ikastolen Elkarteak Hezkuntza Sailari.

Marko pedagogikoa gelara eramateko irizpideetan euskara ardatz duen eleaniztasuna, ebaluazioaren planteamendua zein edukia zehaztea eta euskararen eta euskal kulturaren dimentsio espezifikoa zehaztea eskatu du Ikastolen Elkarteak, hezkuntza sistema propioa eraikitzeko ezinbesteko urratsak direla adierazita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza berriak