Gizartea -

Galizia

Oiako sektaren sortzailea espetxera, sexu abusuak egitea egotzita

Feliciano Miguel Rosendo da Silva espetxean sartu dute behin behinean, fidantza barik, legez kontrako asoziazioa eta sexu gehiegikeriak egitea leporatuta.

Atxilotua Auzitegiko inguruetan, kartzelan sartu aurretik. EFE
Atxilotua Auzitegiko inguruetan, kartzelan sartu aurretik. EFE
Atxilotua Auzitegiko inguruetan, kartzelan sartu aurretik. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuiko 1 zenbakiko Instrukzio Auzitegiak espetxera bidali du, behin behinean eta fidantza barik, Miguel Rosendo da Silva Oiako (Pontevedra) ustezko sektaren sortzailea, legez kontrako asoziazioa eta sexu abusuak egitea leporatuta.

Miguel Rosendo 9:30ak aldera heldu da epaitegira, eta 14:00etan inguruan atera, Guardia Zibileko bi agentek lagunduta. Polizia-autoan sartu dute, ondoren, A Lamako espetxera eramateko.

San Miguel Arcangel Ordena eta Aginduaren sortzailea epailearen aurrean izan da, eta aurpegia estali du auzitegietatik irtetean, motxila txiki bat zeramala. Vigoko Apezpikutzak kaleratu zuen, badaezpadako neurrian, “moralaren kontrako jarrera” izan duela ezagutu eta gero.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak