Gizartea -

Eskola Kontseiluaren txostena

Euskaraz ikasten duten ikasleen % 25ek ez dute maila nahikoa

Eskola Kontseiluak euskara plan bat abiatzea aholkatu dio Eusko Jaurlaritzari, ikasle horien maila hobetzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unibertsitatean ez dauden eta ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleen % 25ek ez dute maila nahikoa hizkuntza horretan, eta horrek eragin kaltegarria du euren emaitza akademikoetan, Euskadiko Eskola Kontseiluak ohartarazi duenez.

Maite Alonso erakunde horretako presidenteak "Hezkuntza Euskadin 2012-2013" txostena aurkeztu du gaur.

Hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako (9 urte) eta Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako (13 urte) ikasleen ebaluazioak aztertu dituzte. Ikasle horien % 94k eta % 88k euskaraz ikasten dute, hurrenez hurren, hau da, D edo B ereduetan.

Ikerketaren emaitza nagusia argi dago: ikasle horien % 25ek ez dute euskara maila nahikoa, eta hori kaltegarri dute ikasketak egiteko.

Horrenbestez, Eskola Kontseiluak euskara plan bat abiatzea aholkatu dio Eusko Jaurlaritzari, ikasle horien maila hobetzeko.

Halaber, euskararen erabilera eskasa den lekuetan euskal hizkuntza sustatzeko baliabideak bideratzeko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal eskola publikoaren azken ordukoa