Gizartea -

‘Urbi et Orbi’

Frantzisko aita santua: 'Malko asko daude Gabon hauetan'

Femen talde feministako kide bat Jesus haurtxoaren irudia lapurtzen saiatu da Vatikanoko San Petri plazako jaiotzan.

Aita Santua
Aita Santua
Aita santuak 'urbi et orbi' bedeinkazioa eman du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Malko asko daude Gabon hauetan'', esan du ostegun honetan Frantzisko aita santuak, Vatikanoan egin duen ‘urbi et orbi’ bedeinkazioan. Hain zuzen ere, Irak eta Siriako kristauak, Ukrainiako gatazka, ebola eta abusuak jasaten dituzten umeak izan ditu hizpide aita santuak 2014ko Gabonetako mezuan.

San Petri plazako basilikako balkoian ohiko mezua eman du Frantziskok, eta, joan den urtean bezala, munduko gerra eta gaitzei egin die aipamen. ‘Malko asko daude, Jesus haurtxoaren malkoekin batera’, esan du balkoitik. Plazan, milaka lagun bildu dira.

''Gabon egunak esperantza ekarri diezaiela, desplazatuei, ihes egindakoei, errefuxiatuei, haurrei, helduei, adinekoei, mundu osoan’’, gaineratu du.

Jesus haurtxoaren irudia lapurtzen saiatu dira

Bestalde, Femen talde feministako kide bat Jesus haurtxoaren irudia lapurtzen saiatu da Vatikanoko San Petri plazako jaiotzan, baina Vatikanoko Gendarmeriako agente batek geldiarazi egin du.

Elizaren kontrako oihuak bota ditu, eta plazan ipinitako jaiotzara gerturatu da, eta Jesus haurtxoaren irudia eskuetan hartu du. Agenteak, baina, geldiarazi egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Aita santua argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Eliza Katolikoa albisteak