Gizartea -
Barne ikerketa
Sestaon Ertzaintzako agente batek airera egindako tiroa ikertuko dute
Gertakaria ostegunean, 09:00etan, jazo zen eta ez zen inor zauritu.
Erredakzioa
Sestaon (Bizkaia) agente batek airera egindako tiroaren inguruan barne ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.
Gertakaria ostegunean, 09:00etan, jazo zen eta, zorionez, ez zen inor zauritu.
Segurtasun Sailak ez du bestelako informaziorik eman, eta barne ikerketa abiatu duela iragarri du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea