Gizartea -
Trintxerpe
129.000 euro eman dizkiete Trintxerpeko sutearen kaltedunei
Kaltetutako eraikinak eraisteko gastuari aurre egiteko erabiliko dute Sos-Pasaia-Trintxerpe plataformak bildutako dirua.
Erredakzioa
Abenduaren 31an urte bat beteko da, Trintxerpen izandako sutearen ondorioz, 42 familia etxebizitzarik gabe gelditu zirela. Ia urtebete geroago, Sos-Pasaia-Trintxerpe plataformak 129.000 euroko txeke bat eman die kaltedunei.
2013ko Gabon Zahar egunaz geroztik, aipaturiko plataformak 129.000 euro bildu ditu; horietatik 73.000 euro erakundeek jarri dute eta gainerako 56.000 euroak, berriz, partikularrek.
Bildutako diru guztiak kaltetutako eraikinak eraisteko gastuei aurre egiteko izango da.
Gaurko diru-emate ekitaldian ehun lagun inguruk parte hartu dute, eta kaltedunek oroigarri bat jaso dute.