Gizartea -

Sestao, Bizkaia

Bankuan lapurreta egingo duela esan eta txanponak hartu ostean joan da

Ustezko egilea -behartsu baten itxura zuen- aurpegia estali barik agertu da eta ez du armarik atera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat Sestaoko (Bizkaia) banku batean sartu da eta, idazki baten bidez lapurreta egiten ari zela langile bat adierazi ostean, hainbat txanpon hartu ditu lehiatilatik eta alde egin du.

Gertaera 09:30ean inguruan jazo da, Laboral Kutxako bulego batean, Sestaoko Kale Nagusian, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Ustezko egilea -behartsu baten itxura zuen- aurpegia estali barik agertu da eta ez du armarik atera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao argazkiak Bizkaia Delituak