Gizartea -
Erasoa
Aita labana batekin erasotzeagatik atxilotu dute, Barakaldon
Ertzaintzak ohar batean azaldu duenez, lepoan eta sabelean zauriak egin zizkion 30 urteko erasotzaileak, labana bat erabiliz.
Erredakzioa
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon, bere aitari eraso egitea egotzita. Ohar batean azaldu dutenez, lepoan eta sabelean zauriak egin zizkion, labana bat erabiliz. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten.
Liskarra asteazkenean gertatu zen, arratsaldeko 17:00etan, Barakaldoko etxebizitza batean.
Tokira anbulantzia bat eta Herritarren Segurtasunerako patruilak Joan ziren. Etxera sartu zirenean, Ertzainek erasotzailea atxilotu zuten, eskuan labana bat zeukala ikusita.
Erasotzailearen aitak hainbat zauri zeuzkan sabelean eta lepoan eta, horrenbestez, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ostegunean, erasotzailea epailearen esku utzi zuten.