Gizartea -
Indarkeria matxista
Bikotekidea jotzeagatik atxilotu dute Gasteizen
26 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita. Ertzainei eurre egin zion atxilotuak, polizia etxera heldu zenean.
Erredakzioa
Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen ostegunean, bere bikotekidea jotzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.Ostegunean, 10:20ean, Gasteizko Pilar auzoko etxebizitza batean emakume baten aurkako tratu txarren gertaera bat omen zena gertatu zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Patruila bat bertaratu zen eta erasoaren ustezko egilea aurkitu zuen eraikineko atarian.Biktimak -kontusioak zituen aurpegian- bere bikotekideak jo egin zuela baieztatu ondoren, 26 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten; une horretan atxilotuak aurre egin zien ertzainei. Gainera, identifikatu ondoren, Gasteizko Epaitegi batek bera atxilotzeko agindu bat emana zuela egiaztatu zuten.Ostiral honetan goizean epailearengana eraman dute atxolotua. Gizonak aurrekariak ditu emakume beraren aurka egindako antzeko gertaerengatik.