Gizartea -

Jaiotza

2015ean Araban jaio den lehen haurrak ogia doan izango du urte osoan

Gurasoek doan hartu ahal izango dute ogi bat egunero Arabako okindegien elkartean dauden okindegietan.

Arabako lehen haurra jaio da

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015ean Araban jaio den lehenengo haurrak, atzo 23:45ean Txagorritxuko (Gasteiz) ospitalean jaio zenak, ogi bat izango du doan egunero urte osoan Arabako Okindegien Elkarteari esker.

Greta 19 orduko erditzearen ostean jaio zen, 3,4 kiloko pisuarekin, eta gaur jaso du, Oskar Garro elkartearen presidentearen eskutik, 365 egunez ogia doan jasotzeko aukera ematen dion diploma. Elkartearen barruan dauden okindegi guztietara joan ahal izango dute gurasoek ogia doan eskuratzera.

Greta Estibalizen eta Ibanen lehenengo haurra da. Gurasoak gustura agertu dira opariarekin, "oso ogizaleak direlako, Arabako Okindegien Elkarteak, saria bostgarrenez antolatu duenak, prentsa-ohar batean azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba