Gizartea -
Pirinioak (Huesca)
Nafarroako mendizale bat oso larri zauritu da Acherito mendian
31 urteko mendizalea 200 metroko mendi-mazela batetik erori da Anson. Frantziako Jendarmeriak abisua eman dio Guardia Zibilari. Istripua mendiaren mendebaldean gertatu da.
Erredakzioa
31 urteko mendizale nafar bat oso larri zauritu da 200 metroko mendi-mazela batetik erori eta gero Acherito mendian, Anson (Huesca).
Frantziako Jendarmeriak abisua eman dio Guardia Zibilari. 112 zenbakira deitu du zaurituaren lagun batek ezbeharraren berri emateko. Istripua mendiaren mendebaldean gertatu da, Guardia Zibilaren iturriek azaldu dutenez.
Erreskatea 13:00ak aldera hasi da. Guardia Zibilaren Jacako mendi-sailak eta bi helikopterok parte hartu dute.
Zauritua topatu eta egonkortu eta gero, mendizalea larrialdi zerbitzuetako helikoptero bat itxaroten ari zen tokira eraman du Guardia Zibilaren helikoptero batek. Larrialdietako helikopteroak Zaragozako ospitalera eraman du. D.I.R. mendizalea oso larri dago.
Mendizalearen erreskatea. Argazkia: EFE