Gizartea -

Kabalgatak

Hego Euskal Herria prest, Errege Magoen bisita hartzeko

Erregeen kabalgatak Bilbotik, Gasteiztik, Donostiatik eta Iruñetik igaroko dira arratsalde honetan, umeei opariak eta gozokiak eskaintzeko asmoz.

Hego Euskal Herriko umeak Errege Magoen zain daude. Argazkia: EFE
Errege Magoak, ilusioa banatzeko prest

1:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurralde historikoen hiriburuei azken ukituak ari dira ematen gaur arratsaldean Errege Magoen bisita hartzeko. Haien kabalgatak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean espero dira, umeei opariak eta gozokiak eskaintzeko xedez.

Udalek ekitaldiz beteriko egitarauak prestatu dituzte, tartean, antzerki- eta musika-ikuskizunak. Halaber, herritarren segurtasuna bermatzeko hainbat neurri abiatu dituzte.

Bilbo

Errege Magoek berrikuntza bat izango dute aurten karrozetan: jesarlekuak biratzeko sistema berria jarri diete, umeak erraztasunez agurtu ahal izateko. Guztira, 150 bat lagunek parte hartuko dute.

Zortzi karroza izango dira ibilbidean. Bilboko Kale Nagusian hasiko da kabalgata, Maria Diaz de Haro kalearen parean, eta Buenos Aires kalea igaro ostean, Udaletxean amaituko da. Ondoren, Udaleko Arabiar Aretoan Erregeek harrera berezia egingo dute, haurrak agurtzeko eta haien opari-eskaerak jasotzeko.

Udalak azaldu duenez, aurtengo haur-jai honek Stop San Filippo elkartearentzako dirua bilduko du, gaixotasun horren gaineko ikerkuntza finantzatzeko asmoz.

Cabalgata reyes 2014 EITBGasteiz

Arabako hiriburuan 360 bat lagunek parte hartuko dute parte operatiboan. Aurten betiko ibilbidea egingo du kabalgatak, hortaz, obrak amaituta, Gasteizko Etorbidean bukatuko du.

Kabalgata 19:00etan hasiko da, Bilboko Plazan, eta Gasteizko hainbat kale igaroko ditu, esan bezala, Gasteizko Etorbidean amaitzeko. Errege Magoen gorteak bost karroza eta 360 lagun ekarriko ditu, eta lau antzerki-taldek bost ikuskizun eskainiko dituzte.

Donostia

Aurten, suhiltzaile-kamioi batean iritsiko dira Errege Magoak Donostiara, gauean haurren opariak uzteko unean pisu altuetara erraz heldu ahal izateko. Kabalgata 18:00etan hasiko da, eta Errege Magoekin batera, trikitilariak, txarangak, animali-taldeak eta suhiltzaileak izango dira. Guztira, 529 pertsonek parte hartuko dute, eta 1.600 kilo gozoki banatuko dituzte, zeliakoentzat ere egokiak direnak.

Beranduago, Errege Magoek erietxeetan ospitaleratutako umeak bisitatuko dituzte.

Iruñea

Bestalde, Iruñeko Udalak 1.500 hesi jarri ditu kabalgataren ibilbidean herritarren segurtasuna bermatzeko. Gainera, ezintasunen bat duten pertsonentzako zonalde bat prestatu du, bertatik erosoago kabalgataz gozatu ahal izateko.

Iruñean antolatutako operatiboan 500 lagunek hartuko dute parte. Karrozak Abejeras kaletik abiatuko dira 19:00etan, eta 21:00ak aldera bukatuko dute Eskolapioen eskolatik gertu. Udalak iragarri duenez, bi tona gozoki banatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñeko albisteak Gabonak 2023 Errege Magoen desfilea gaur