Gizartea -

Kabalgatak

Errege Magoek opariak eta gozokiak banatu dituzte Euskal Herrian

Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan Errege Magoen bisita izan zuten atzo. Kabalgatak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean egin zituzten, umeei opariak eta gozokiak banatuz.

Hego Euskal Herriko umeak Errege Magoen zain daude. Argazkia: EFE
Errege Magoak Euskal Herriko herri eta hiri guztietara iritsi dira

4:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan Errege Magoen bisita izan zuten atzo. Kabalgatak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean egin zituzten, umeei opariak eta gozokiak banatuz..

Udalek ekitaldiz beteriko egitarauak prestatu zituzten, tartean, antzerki- eta musika-ikuskizunak. Halaber, herritarren segurtasuna bermatzeko hainbat neurri abiatu dituzte.

Bilbo

Errege Magoek berrikuntza bat izan zuten aurten karrozetan: jesarlekuak biratzeko sistema berria jarri zieten, umeak erraztasunez agurtu ahal izateko. Guztira, 150 bat lagunek parte hartu zuten.

Zortzi karroza izan ziren. Bilboko Kale Nagusian hasi zen kabalgata, Maria Diaz de Haro kalearen parean, eta Buenos Aires kalea igaro ostean, Udaletxean amaitu zen. Ondoren, Udaleko Arabiar Aretoan Erregeek harrera berezia egin zuten, haurrak agurtzeko eta haien opari-eskaerak jasotzeko.

Udalak azaldu duenez, aurtengo haur-jai honek Stop San Filippo elkartearentzako dirua bilduko du, gaixotasun horren gaineko ikerkuntza finantzatzeko asmoz.

Cabalgata reyes 2014 EITBGasteiz

Arabako hiriburuan 360 bat lagunek parte hartu zuten operatiboan. Aurten betiko ibilbidea egin du kabalgatak, hortaz, obrak amaituta, Gasteizko Etorbidean bukatuko du.

Kabalgata 19:00etan hasi zen, Bilboko Plazan, eta Gasteizko hainbat kale igaro ditu, esan bezala, Gasteizko Etorbidean amaitzeko. Errege Magoen gorteak bost karroza eta 360 lagun ekarri zituen, eta lau antzerki-taldek bost ikuskizun eskaini zituzten.

Donostia

Aurten, suhiltzaile-kamioi batean iritsi ziren Errege Magoak Donostiara, gauean haurren opariak uzteko unean pisu altuetara erraz heldu ahal izateko. Kabalgata 18:00etan hasi zen, eta Errege Magoekin batera, trikitilariak, txarangak, animali-taldeak eta suhiltzaileak izan ziren. Guztira, 529 pertsonek parte hartu zuten, eta 1.600 kilo gozoki banatu zituzten, zeliakoentzat ere egokiak direnak.

Beranduago, Errege Magoek erietxeetan ospitaleratutako umeak bisitatu zituzten.

Iruñea

Bestalde, Iruñeko Udalak 1.500 hesi jarri ditu kabalgataren ibilbidean herritarren segurtasuna bermatzeko. Gainera, ezintasunen bat duten pertsonentzako zonalde bat prestatu du, bertatik erosoago kabalgataz gozatu ahal izateko.

Iruñean antolatutako operatiboan 500 lagunek hartu dute parte. Karrozak Abejeras kaletik abiatu dira 19:00etan, eta 21:00ak aldera bukatu dute Eskolapioen eskolatik gertu. Bi tona gozoki banatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Gabonak Errege magoak