Gizartea -
Gertakaria
Gizon armatu batek Laudioko banketxe batean lapurreta egin du
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, dirua hartu eta ihes egin du lapurrak. 09:30 inguruan izan da lapurreta, Santander Bankuak Laudioko Zumalakarregi etorbidean duen bulegoan.
Erredakzioa
Arma labur bat eskuan zuela, gizonezko bat Santander Bankuak Laudion, Zumalakarregi etorbidean, duen bulegora sartu da goizean, 09:30 inguruan. Bertako langileetako bati dirua eskatu dio, armarekin tiro egiteko mehatxua eginez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak baieztatu duenez, beharginak dirua kopuru bat eman dio ( zenbat ez dute zehaztu) eta lapurrak ihes egin du. Ertzaintza lapurraren bila dabil.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea