Gizartea -

Elkarretaratzea Gasteizen

Borja Lazaroren familiari babesa eman diote erakundeek eta herritarrek

Erakundeen elkartasun handiagoa faltan bota dutela esan dute desagertutako gaztearen amak eta anaiak goizean. Batez ere Gasteizko Udalaren babes eskasa salatu dute senitartekoek agerraldian.

Elkarretaratzea Gasteizen. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Gasteizen. Argazkia: EFE
Borja Lazaro argazkilariaren aldeko elkarretaratzea egin dute

1:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko erakundeetako ordezkariek eta ia 200 herritarrek elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Gasteizen, Borja Lazaroren senitartekoei babesa emateko. Gasteizko gaztea duela urtebete desagertu zen Kolonbiako iparraldean. Elkarretaratzea eginda, auzia ez ahazteko eskatu du familiak.

Erakundeen elkartasun handiagoa faltan bota dutela salatu dute Ana Herrero eta Sergio Lazaro desagertutako gaztearen amak eta anaiak goizean. Batez ere Gasteizko Udalaren babes eskasa salatu dute senideek agerraldian. Javier Maroto alkateak (PP) aspaldian eurekin harremanik ez duela izan kritikatu dute.

Batera zein bestera, Maroto elkarretaratzean izan da, eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua ere egon dira bertan.

Hodei Egiluzen aita

Pablo Egiluz Hodei Egiluzen aitak ere elkarretaratzearekin bat egin du, Borja Lazaroren familiari elkartasuna adierazteko. Hodei Egiluz Anberesen (Belgika) desagertu zen 2013ko urrian.

Javier de Andres (PP) Arabako ahaldun nagusia, Gasteizko Udaleko zinegotziak (Patxi Lazcoz PSE-EEko eta Gorka Urtaran EAJko bozeramaileak, besteak beste), Antonio Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariordea eta Ramon Rabanera PPko senataria ere izan dira ekitaldian.

Borja Lazaroren amak eta anaiak haren argazkia eta ?Zure zain gaude Borja? leloa erakusten zituen pankartari eutsi diote. Ingeniaria Vela lurmuturrean (Guajira penintsula, Kolonbia) desagertu zen duela urtebete, arrastorik utzi gabe.

Elkarretaratze isila egin dute bost minutuz. Ekitaldia amaitu eta gero, familiaren bozeramaileak eskerrak eman dizkie bertan parte hartu duten guztiei, eta hurrengo elkarretaratzean Borja bertan izatea espero duela erantsi du.

?Abandonaturik?

Txalo-zaparrada baten ostean, Gasteizko alkateak eta Arabako ahaldun nagusiak desagertuaren senideekin hitz egin dute. ?Pixka bat abandonaturik? sentitu direla esan dio gaztearen amak Javier Marotori.

Gaztea desagertu ostean, Borjaren anaia eta lehengusuarekin bilera bat egin zutela gogorarazi dio Marotok amari. Jorge Fernandez Diaz Barne ministroarekin bilera bat egiteko aukera eman ziotela adierazi du alkateak kazetarien aurrean.

?Eskura dugun guztia egiten jarraitu behar dugu Kolonbiako Gobernuak pertsona horrekin gertatutakoa argitzeko?, esan du Marotok. ?Familiak gertatutakoa argitzea bakarrik eskatzen du, egia ezagutzea, onerako zein txarrerako izan?, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea