Gizartea -

Gipuzkoan eta Bizkaian

Dibidendu digitala aurreratuko dute EAEko zenbait udalerritan

Urtarrilaren 12an Frantziako 4G telefono zerbitzua oztopatu litekeen  udalerrietan liberalizazioa egingo dute. Herri batzuetan kanalak ikusteari utziko diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak jakinarazi duenez, urtarrilaren 12an EAEko zenbait udalerritan dibidendu digitalaren liberalizazioa aurreratuko dute, Frantziarekin egin behar duten koordinazioa dela eta, ondoko herrialdeko 4G telefono zerbitzua oztopatu litekeelakoan.

Abenduaren 26an Espainiako Gobernuak epea aurtengo martxoaren 31era arte luzatu bazuen ere, Lege Dekretu baten bidez, zenbait gunetan liberalizazioa aurreratzea ere aurreikusi zuen.

Alde batetik, nazioarteko koordinazioak behartuta, eta, bestetik, Europak ondoko herrialdeetako komunikazioak ez oztopatzea agindu zuelako.

Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, beharrezkoa da Estatu espainiarreko LET estazioak itzaltzea, dibidendu digitalaren bandan eragiten baldin badute, esaterako, Frantziako eta Portugalgo mugaldeetan.

Jaizkibelgo igorgailuaren seinalea jasotzen duten udalerrietan eragingo du neurri horrek. Ministerioak dagozkien udalerriei abisua helarazi die dagoeneko, oharraren arabera.

Herri batzuetan telebista kanalak ezin izango dira ikusi aldi batez, bereziki tamaina ertaineko eta handiko eraikinetan, kanal bakarreko anplifikadoreak eta zentralita programagarriak baldin badituzte, beti ere, antena egokituta ez badute.

Liberalizazioak honako udalerri hauei eragingo die:

GIPUZKOA:

Aduna

Aia

Alkiza

Andoain

Anoeta

Asteasu

Astigarraga

Deba

Donostia

Errenteria

Getaria

Hernani

Hondarribia

Irun

Irura

Lasarte-Oria

Lezo

Oiartzun

Pasaia

Urnieta

Usurbil

Villabona

Zizurkil

BIZKAIA:

Amoroto

Berriatua

Ea

Elantxobe

Ibarrangelu

Ispaster

Lekeitio

Mendexa

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Frantzia berriak Telebista