Gizartea -
Nafarroako ospitalea
Foruzaingoak eten egin du C hepatitisdun gaixoen itxialdia
Gaixotasunaren kontrako tratamendu eraginkorra jasotzeko eskubidea aldarrikatzen zuten, eta bi gau egin dituzte Nafarroako Ospitaleko ekitaldi aretoan.
Erredakzioa
Asteartetik Nafarroako Ospitalean itxialdia egiten ari ziren C hepatitisdun gaixoak ekitaldi aretotik atera ditu Foruzaingoak gaur arratsaldean.
16:00ak aldera atera dituzte ospitaletik, baina itxialdian parte hartzen ari zenetako batek iragarri du itxialdiarekin jarraitzeko asmoa dutela, ospitaleko beste aretoren batean.
Gaixotasunaren kontrako tratamendu eraginkorra jasotzeko eskubidea aldarrikatzen zuten, eta bi gau egin dituzte Nafarroako Ospitaleko ekitaldi aretoan, arazorik gabe. Hala ere, atzo bertatik aterako zituztela pentsatu zuten, Marta Vera Osasun kontseilariak arratsaldean Juan Manuel Adan ATHENA gibeleko gaixotasunak edo transplanteak dituzten pertsonen elkarteko presidenteak bilera egin ostean.
Osasun kontseilaritzak azaldu zuenez, Verak berretsi zuen "C hepatitisaren tratamenduan irizpide klinikoa nagusituko" dela.
Gaixoek bat egin dute irizpide horrekin, baina bermeak eskatzen dituzte.