Gizartea -
Gertakaria Nafarroan
Etxebizitza bat hustu behar izan dute Tuteran sute baten ondorioz
Sutea Arbolancha kaleko etxebizitza bateko sukaldean hasi da. Etxebizitza kaltea handiak eragin ditu suak. Ez da zauriturik izan.
Erredakzioa
Sute batek etxebizitza bat hustera behartu du arratsaldean, Tuteran (Nafarroa), baina ez da inor zauritu ezbeharrean.
Sutea 16:30ean hasi da, Arbolancha kaleko 2. zenbakian, bigarren solairuan. Etxebizitzako sukaldean piztu da eta kalte handiak eragin ditu, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez.
Suaren ondorioz zabaldu den keak eskailera-begia hartu du. Horregatik, Tuterako suhiltzaileek eta Udaltzaingoak lau solairuko etxebizitza hustea erabaki dute.
Kea
Suak kalte handiak eragin ditu sukaldean, eta etxe osoa belztu du keak. 18:15ean sutea itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Honenbestez, bizilagunak etxera itzultzeko baimena eman dute suhiltzaileek, baina sua piztu den etxebizitzan bizitzerik ez dago momentuz.
Badaezpada anbulantzia bat bertaratu da, baina ez du inor artatu.