Gizartea -
Frantzia
Hollandek adierazpen askatasuna defendatu du
Frantziako estatuburuak azpimarratu du errepublikak printzipioak eta balioak dituela eta, horien artetik, adierazpen askatasuna nabarmendu du.
Erredakzioa
François Hollande Frantziako presidenteak adierazi du herrialdeak printzipioak eta balioak dituela eta, horien artetik, adierazpen askatasuna nabarmendu du. Frantziako presidenteak kazetarien aurrean hitz egin du, Charlie Hebdo aldizkari satirikoak argitaratutako Mahomaren karikaturen kontra hainbat herrialdetan izandako protesten ondotik.
Hollanderen esanetan, "Frantziak printzipioak eta balioak ditu" eta, horien artean, adierazpen askatasuna nabarmendu du.
Hainbat herrialde haserre agertu dira Charlie Hebdo-k argitaratutako Mahomaren karikatura berrien harira. Nigerren, esaterako, 4 pertsona hil dira Zinder hirian egindako protestetan.
'Charlie Hebdo'k 7 milioi ale argitaratuko ditu
Charlie Hebdo aldizkari satirikoak gaur iragarri du 7 milioi ale argitaratuko dituela. Normalean, 60.000 ale kaleratu ohi ditu eta, atentatuen ondotik, lehenik; tirada, 3 milioira igo zuen; gero, 5 milioira, eta azkenik 7 milioira igotzea erabaki du. Ale horiek bi hilabetean salduko ditu.