Gizartea -

Polizia-operazioa

Tona bat haxix konfiskatu dute gozoki-denda batean, Nafarroan

Polizia Nazionalaren arabera, gaizkile-taldeak etxebizitzak eta lokalak zituen Nafarroan, Madrilen, Zaragozan eta Toledon, droga eramateko eta banatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 1.100 kilo haxix konfiskatu ditu, eta droga saltzeko eta banatzeko gaizkileek erabiltzen zuten gozoki-denda bat aurkitu dute Nafarroan.

Polizia Nazionalaren arabera, elkarteak etxebizitzak eta lokalak zituen Nafarroan, Madrilen, Zaragozan eta Toledon, droga eramateko eta banatzeko.

Droga saltzeko puntu garrantzitsuena Nafarroako gozoki-denda hura zen. Erosleak eta narkotrafikatzaileak bertara joaten ziren droga salmentak egitera.

Ignacio Cosido Poliziaren zuzendari nagusiak, Carmen Alba Gobernuko ordezkariak Nafarroan eta Daniel Rodriguez Nafarroako Poliziaren nagusiak prentsaurrekoa eskaini dute bihar, eta operazioaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak