Gizartea -

Polizia-operazioa

19 pertsona atxilotu dituzte drogaren aurkako operazio batean

Iazko abuztuan hasi zen operazioa. Nafarroan, Madrilen, Toledon, Zaragozan eta Cadizen izan dira atxiloketak.

1.200 kilo haxix eta 8 kilo speed atzeman ditu Polizia Nazionalak

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 pertsona atxilotu ditu Polizia Nazionalak drogaren kontrako operazio batean; horietako 18 espetxera bidali dituzte jada. Nafarroan, Toledon, Zaragozan eta Cadizen izan dira atxiloketak. Poliziaren arabera, "haxixa banatzeko sare sofistikatu bat" desegin dute.

Ignacio Cosido Polizia Nazionaleko zuzendari nagusiak eman ditu operazioaren inguruko xehetasunak, prentsaren aurrean egin duen agerraldian. Operazioan (Energy izena jarri diote), guztira 1.200 kilo haxix eta 8 kilo speed atzeman dituztela jakinarazi du Cosidok, eta 14 ibilgailu, 90.000 euro eta hiru arma ere atzeman dituzte.

Nafarroan hasi zen operazioa, iazko abuztuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Drogak gaur