Gizartea -

Hilketa

Barakaldon alabaordea hil omen zuen gizonaren bila ari dira

2013ko urrian lau urteko neskatoa hil omen zuen 31 urteko gizonezkoa ez da epaiketan agertu. 18 urteko kartzela-zigorra eskatu dute Fiskaltzak eta akusazio partikularrak harentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldon 2013ko urriaren 4an bikotekidearen alaba hiltzea egotzita epaitu behar duten gizonezkoa bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Bizkaiko Probintzia Auzitegiko epaile batek, haren kontra egin beharreko epaiketara aurkeztu ez dela eta.

Epaitegietako iturriek jakinarazi dutenez,  31 urteko gizonezkoa ez zen ahozko saiora agertu, eta, horrenbestez, gizona atxilotu bitartean, bertan behera utzi dute epaiketa.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 18 urteko kartzela-zigorra eskatu dute gizonarentzat.

4 urteko neskatoa 2013ko urriaren 4an hil zen, Barakaldoko Retuerto auzoan, ama lanean zegoen bitartean aitaordearen ardurapean zegoela. Poliziari esan zionez, eskaileretatik behera erorita hil zen neskatoa.

Hiru hilabete geroago, ordea, alabaordea hiltzeagatik inputatu zuen Barakaldoko instrukzio-epaitegiak. Epaileak orduan adierazi zuenez, erorikoaren ondorio izan ezin zitezkeen kolpeak zituen umeak buruan, eta hatz-markak, lepo aldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Epaiketak bideoak