Gizartea -

Otsailak 2

Botiken koordainketarako laguntzak eskatzeko epea, otsailean zabalik

18.000 euroko diru-sarrerak gainditzen ez dituzten pentsiodunek, diru-laguntzarik ez duten langabeek eta agiririk eta baliabiderik ez duten etorkinek eskatu ahalko dituzte laguntzak.

Jon Darpon Osasun sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Jon Darpon Osasun sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Jon Darpon Osasun sailburua. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botiken koordainketarako diru-laguntza eskatzeko epea otsailaren 2an zabalduko dela iragarri du gaur Jon Darpon Osasun sailburuak. Eusko Jaurlaritzak 11,5 milioi euroko partida bat bideratu du zeregin horretarako.

18.000 euroko diru-sarrerak gainditzen ez dituzten pentsiodunek, diru-laguntzarik ez duten langabeek eta agiririk eta baliabiderik ez duten etorkinek eskatu ahalko dituzte laguntzak.

Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua bildu eta gero, Espainiako Gobernuak agindutako koordainketa farmazeutikoa kritikatu du Osasun sailburuak, eta laguntzak premia horri aurre egiteko prestatu dituztela azaldu du. Darponen ahotan, diru-laguntzek “desberdintasun sozialak” saihestu eta “zuzentasuna” bermatu nahi dituzte.

Iaz 126.225 eskakizun artatu zituen Osasun Sailak, eta eskatzaileei 11 milioi euro baino gehiago itzuli zizkien. Horretarako, 18 milioi euroko partida bideratu zuen Jaurlaritzak.

2015eko diru-laguntzak eskatzeko epea otsailaren 2an zabalduko da. Medikuek abenduaren 1etik azaroaren 30era arte agindu dituzten tratamenduetan laguntzeko balioko dute diru-laguntzek.

11,5 milioi

Horrela, Osasun Sailak ia 11,5 milioi euroko partida bat bideratuko du baldintzak betetzen dituzten pertsonei laguntzeko. 2014an laguntzak eskatu zituzten herritarrek gauza bera egin beharko dute 2015ean.

Eskaerak osasun-zentroetan, Interneten eta Zuzenean zerbitzuan aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Dirulaguntzak gaur