Gizartea -

Indarkeria matxista

39 urteko emakume bat hil egin du bikotekide ohiak, Terrassan

Ustezko erasotzaileak, 44 urteko gizonezko batek, bere buruaz beste egin du ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita hemeretzi urteko emakume bat hil egin du bikotekideak Terrassan (Katalunia). Ustezko hiltzaileak, 44 urteko gizonezko batek, bere buruaz beste egin du ondoren.

04:10ean, Esquadra Mossoek hilik aurkitu dituzte etxebizitza batean. Emakumezkoak indarkeria zantzuak ditu, eta, gizonak, bere buruaz beste egin duen aztarnak. Horregatik, indarkeria matxista kasu bat izan dela ondorioztatu dute.

Biak ala biak, biktima eta erasotzaileak, auzokideak ziren.

 

____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo biktimaren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 telefono zenbakira (doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Indarkeria matxista Espainian