Gizartea -
Mendia
Izaban galdutako bi mendizaleak onik aurkitu dituzte
Aita-semeek familiarekin hitz egiteko hitzordua jarrita zeukaten asteazkenean, baina kontakturik egon ez zela ikusita, senideek bilaketa lanak hasteko eskatu zuten.
Erredakzioa
Izaba inguruan galdutako bi mendizale bizkaitarrak onik aurkitu dituzte, gaur goizean, Belaguan.
Erreskate taldeak bi mendizaleak aurkitzera abiatu dira gaur goizeko bederatzietan. Galduta zeudenak, aita-semeak ziren, 57 eta 30 urtekoak. Antza denez, Piriniotan mendi zeharkaldia egiten ari ziren eta senideekin hitz egina zuten bi egunez behin deituko zietela. Senideek atzo deirik jaso ez zutenez, larrialdi zerbitzuetara deitu zuten.
Astelehenean hitz egin zuten azkenekoz eta esan zieten Linzako aterpetxera iritsi zirela, baina itxita zegoenez, San Martingo Harrira itzuliko zirela handik Hiru Erregeen Mahaia igotzen saiatzeko.
Suhiltzaileak, boluntarioak, foru poliziak eta guardia zibilak aritu dira bilaketa lanetan, Nafarroako Gobernuaren arabera.