Gizartea -
Akordioa
Osasun-arretako lankidetza-akordioa sinatu dute Euskadik eta Nafarroak
Hiru urteko iraupena duen akordioak elkarrekiko interes handieneko esparruak xehetasun handiz arautu ditu.
Erredakzioa
Osasun sailburu Jon Darponek eta Marta Verak osasun-arretako lankidetza-akordioa sinatu dute, bi autonomia-erkidegoen arteko osasun-arreta sendotzeko. Euskadiko eta Nafarroako Foru Erkidegoko eremu mugakideetako 13.000 herritarrei egingo die mesede akordioak.
Hiru urteko iraupena duen akordioak elkarrekiko interes handieneko esparruak xehetasun handiz arautu ditu: espezialitate batzuetako bigarren aukerak, nagusiki, neurokirurgian eta onkologian; osasun publikoko laborategien arteko kolaborazioa; pazienteak, protokoloak eta arreta bideratzeko garaian, eta ondorioetan, erdietsitako elkarrekikotasuna.
Esparru horri dagokionez, protokoloaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren osasun publikoko laborategiak gauzatuko du Osasunbidea-Nafar Osasun Zerbitzuko arreta-zentroetatik eta -zerbitzuetatik bideratutako Jaioberrien bahetze programa. Gauzatzeko, jaioberriak kudeatzeko aplikazio informatikoaren erabilera lagatzea erabaki da, Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoa da eta.
Irungo Bidasoa erietxean egin den ekitaldian Darponek akordioaren garrantzia nabarmendu du. “Akordio honen helburua pertsonak eta gure osasun-sistema publikoen eraginkortasuna eta elkartasuna dira”, nabarmendu Osasun sailburuak.
Verak ere akordioaren garrantzia azpimarratu du. “Urteetan gauzatzen ari garen lana da hau, baina garrantzitsua da instizuionalizatzea, herritarren segurtasun eta lasaitasunerako”, adierazi du.
Zehazki, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak arreta espezializatua eskainiko die Osasunbidea, Nafar Osasun Zerbitzuaren lehen arretako medikuek bideratutako pazienteei, baldin eta nafar udalerri hauetan bizi badira: Arano, Arantza, Bera, Etxalar, Goizueta, Igantzi eta Lesaka. 13.000 herritarrei egingo die mesede.
Osasun arloko lankidetza- eta arreta-akordio aktibo berriak, beraz, bi osasun-sistemon arteko elkarlotura sendotu eta aurreko akordioek baino esparru zabalagoa barne hartzen du.