Gizartea -
Donostiako Ospitalea
Oso larri jarraitzen du Eibarko istripuan zauritutako gazteak
Calahorrako gaztearen hileta arratsaldean egin dute, 1630ean; gazte iruindarraren aldeko elizkizuna, aldiz, igandean egingo dute, 12:30ean.
Erredakzioa
Eibarren (Gipuzkoa) ostiralean izandako zirkulazio-istripuan zauritutako gazteak oso larri jarraitzen du Donostiako Ospitalean, Segurtasun Sialak zabaldu duenez. Istripuan, gainera, zauritutakoaren bi lagun hil ziren.
Ezbeharra N-634 errepidean, Eibar herriaren parean, gertatu zen, auto batek eta kamioi batek aurrez talka eginda. Autoan Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko hiru ikasle zihoazen eta, horietako bi (biak 23 urtekoak), bertan hil ziren. Hildakoak -Calahorrakoa bat, Iruñekoa, bestea- zaurien eraginez hil ziren.
Autoan zihoan hirugarren gaztea, 26 urtekoa, larri zauritu zen eta Donostiako Ospitalera eraman zuten, eta han jarraitzen du.
Calahorrako gaztearen hileta arratsaldean egin dute, 1630ean, herri horretako Santos Martires parrokian. Gazte iruindarraren aldeko elizkizuna, aldiz, igandean egingo dute, 12:30ean. Irurreko Jaskundearen Ama Birjina elizan.