Gizartea -

Denboralea

Euskal Herriko denboralea indarra galduz doa

Nafarroan, elurrari dagokion abisu horia indarrean dago Pirinio inguruan. EAEn, berriz, elurrari dagokion abisu horia eguerdira arte mantenduko da.

Denboralea
Denboralea
Errepide-sare nagusia zabalik dago, elurra kentzeko makinei esker

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko ibaien arroetan, emarietan, kostaldean.... eta hainbat lekutan azken egunotan arazo larriak eragin dituen denboralea indarra galduz doa pixkanaka, nahiz eta zenbait abisuk eta alertak indarrean jarraitzen duten.

EAEn, indarrean jarraitzen dute elurragatik (astelehen eguerdira arte) eta itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik (igande gauerdira arte) ezarritako abisuak, biak horiak.

Nafarroan, indarrean daude alerta gorria (elur-jausiengatik) eta abisu horia (haizeagatik). Horrela, iparraldeko eskualdeetan, 75 km/h-ko baino handiagoko haizeteengatik abisu horia indarrean dute, astelehenera arte. Pirinioetan, berriz, alerta gorrian daude, elur-jausiak izateko arriskuagatik. Halaber, elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo da Pirinio inguruan gauerditik astearteko gauerdira arte.

Ipar Euskal Herrian, era berean, indarrean mantendu dute euria eta elurragatik ezarritako alerta laranja. Gainera, Pirinioetan, elur-jausiak izateko arrisku maila altuenean daude, 5ean.

Astelehenean haizeak hego-mendebaldetik joko du eta tenperaturak gora egingo du, batez ere kantauriar isurialdean. Halaber, elurraren maila ere igo egingo da; izan ere, goizaldean 500-700 metrora egotetik eguerdian 1000 metro inguruan kokatzera pasatuko da.

Hildako bat Nafarroan

Denboraleak ekarritako euri jasen eta elurteen ondorioz, ibai askok gainezka egin dute, eta Nafarroan gizon bat hil da uholdeak harrapatuta. 70 urteko gizona da, Los Arcos herrikoa, eta Odron ibaiaren goraldiak aurretik eraman du, furgoneta eta guzti.

Larunbatean gertatu zen ezbeharra. Antza denez, gizona ibaia gurutzatzen ahalegindu zen pasabide batetik, ibaia gainezka eginda egon arren. Uraren indar handiak ibilgailua arrastaka eraman zuen 300 bat metro.

Elurra, Gasteize. Irudia: EFE

Elurra, Gasteizen. Irudia: EFE

J.E.A. larunbat goizean lursail bat ikustera joan eta gero etxera itzultzen ez zela ikusita, 15:45ak aldera, senideek abisua eman zuten. 17:00ak inguruan topatu zuten furgoneta foruzainek. Odron ibaian zegoen, Los Arcos herritik gertu, Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez.

Ebro ibaia, gainezka

N-113 (Iruña-Madril) errepidean zirkulazioa etenda dago 75 eta 77 kilometroen artean, Ebro ibaiak gainezka egin duelako, Castejon herriaren parean, ostiraleko euriteen ondorioz. Gainera, Arruazurako irteera A-10 autobidean moztuta dago, zubi azpiko errepidea ur azpian dagoelako.

Nafarroa hegoaldean eta, bereziki, Erriberan, uholde arriskua dago ibaien ur-emari handia dela eta. Ebroren kasuan, 15:30ak aldera lortu du mailarik altuena Tuteran. Ondoren, Ebroren mailak behera egin du eta gero, berriz ere gora, baina 22:00etatik aurrera beheranzko joera hartzea espero da.

Lizarra inguruan ere egoera hobera egiten ari da. Ebroren gorakadak eragina izan du Lodosako industrialdean eta arratsaldean argi indarra moztuta egon da. San Adrianen, ibaiak ere gainezka egin du, baina baratzei soilik eragin die. Sartagudan, berriz, dikeak indartu dituzte ibaiaren gorakadari aurre egiteko eta Funesen, 40 etxabe inguru kaltetu dira.

Ebro ibaia, Castejón herriaren parean. Argazkia: EFE

Ebro ibaia, Castejón herriaren parean. Argazkia: EFE

Bestale, Ana Oregi sailburua URA Uraren Euskal Agentziako taldearekin bildu da igandean, larunbatean egin zuten bezala, ibaien emariak eta arroak aztertzeko.

Zirkulazioa etenda hainbat errepidetan

Errepide sare nagusian, itxita daude Leitzarango (A-15) autobidea, Andoain parean; eta N-634 errepidea, Getaria eta Zarautz artean, luizi baten ondorioz.

Iparreko (A-1) autobideko zirkulazioa ere etenda izan da hainbat orduz, baina 17:30ak geroztik irekita dago.

Gainerakoan, N-1 errepidean zirkulazioa etenik egon da hainbat orduz Etzegarateko (Gipuzkoa) mendatean, Irunerako noranzkoan, azken egunetako denboralearen ondorioz izandako zenbait luiziren eraginez

Bigarren mailako errepideei dagokienez, ibilgailu guztientzat itxita daude Arabako Bernedo, Herrera eta Opakua mendateak eta Azazetako mendatea, ibilgailu handientzat. Halaber, autoek kateak behar dituzte Krutzetan, Altuben eta Zaldiaranene.

Ana Oregi, teknikariekin bilduta. Iturria: Jaurlaritza

Ana Oregi, teknikariekin bilduta. Iturria: Jaurlaritza

Bertan behera partidua Sadarren

Osasunak eta Real Zaragozak Sadarren jokatu behar zuten partidua bertan behera utzi dute, futbol zelaia elurtuta ageri delako gaur goizean. Partida Adelante Ligako 23. jardunaldiaren baitan egitekoa zen, eta atzeratzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denboraleak argazkiak Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Uholdeak bideoak Hondamendi naturalen biktimak