Gizartea -
Denboralea
Tren bat errailetatik atera da Iurretan
Horren ondorioz, trenen zirkulazioa etenda izan da Bilbo-Donostia linean, 10:00ak aldera trenbidea garbitzeko lanak amaitu dituzten arte.
eitb.eus
Tren bat errailetatik atera da gaur goizaldean Iurretan (Bizkaia). Ez zeraman bidaiaririk, trenbidea ikuskatzen ari baitzen, eta ez da inor zauritu.
Istripua 28. kilometroan jazo da, Bilborako noranzkoan, azken egunetako euriteek eragindako lur-jausi baten ondorioz. Trenak ezin izan du trenbideko oztopoa saihestu, eta errailetatik atera da.
Ondorioz, trenen zirkulazioa etenda izan da Bilbo-Donostia linean, 10:00ak aldera trenbidea garbitzeko lanak amaitu dituzten arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa
Denboraleak albisteak
Eguraldia
Iurreta albisteak
Durangaldea azken ordukoa
Tren istripuak