Gizartea -

Gertakaria

Juduen egoitza bat zaintzen ari ziren soldaduen kontrako erasoa, Nizan

Bi militar arin zauritu dituzte, arma zuri batez. Alkateak esan du goizegi dela eraso "jihadista" bat edo "buruko desoreka duen norbaiten ekintza" izan den jakiteko.

Erasoa gertatu den lekua. Argazkia: Efe
Erasoa gertatu den lekua.
Erasoa gertatu den lekua. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek eraso egin die arma zuri batez Nizako hirigunean dagoen egoitza judu bat zaintzen ari ziren hiru soldaduri. Erasotzailea eta bere ustezko kidea berehala atxilotu dituztela jakinarazi du gero Christian Estrosi hiriko alkatea.

Alkateak BFM TV telebista kateari azaldu dionez, goizegi da eraso "jihadista" bat edo "buruko desoreka duen norbaiten ekintza" izan den jakiteko. Hala ere, Parisko Terrorismoaren kontrako Fiskaltzak hartu du bere gain ikerketa.

Erasotzaileak nortasun agiria zeraman soinean, eta Moussa Coulibaly izena agertzen zen bertan, hau da, urtarrilaren hasieran Parisen eraso terroristak egin zituzten hiru lagunetako baten, Amedy Coulibalyren, abizen bera du.

"Egiaztatu beharra dago pertsona horien inguruan sarea osatu ote duten", adierazi du alkateak.

Pariseko atentatuen ostean, François Hollande presidenteak 10.000 soldadu mobilizatu zituen Estatuko eraikin jakin batzuk babesteko, juduen eta musulmanen zentroak bereziki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia