Gizartea -

Mapa linguistikoa

Euskarak atzera egin du Nafarroako eremu euskaldunean

Nafarroako Gobernuaren txostenaren arabera, erabilerak eta ezagutzak egin du behera eremu horretan, baina euskara dakiten nafarren kopuruak gora egin du azken 20 urteetan.

Nafarroa Oinez 2014, Zangotzan. Argazkia: EiTB
Nafarroa Oinez 2014, Zangotzan.
Nafarroa Oinez 2014, Zangotzan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoaren mapa linguistikoa aurkeztu du gaur. Horren arabera, euskara dakiten nafarren kopurua hazi egin da azken hogei urteetan, baina eremuen araberako bilakaera desberdina izan da: euskarak atzera egin du Nafarroako eremu euskaldunean, erabileran eta ezagutzan; eremu misto eta ez euskaldunean, berriz, hazi egin da, kopuru txikian bada ere

Hori da Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak aurkeztu duen mapa soziolinguistikoak utzitako ondorioetako bat.

Horrez gain, lau nafarretik bat euskara ulertzeko edo, modu apalean bada ere, hitz egiteko gai dela ageri da txostenean. Gora egin du orokorrean kopuruak, baina gora-behera handiak daude euskararen legeak ezartzen dituen zonaldeen arabera.

Izan nire, eremu euskaldunean, esaterako, herritarren % 60k daki euskaraz, duela hamar urte baino bi puntu gutxiago. Kezkagarriena, hala ere, etxeko erabilerak izan duen jaitsiera da: % 42tik % 34ra jaitsi da etxean euskaraz egiten dutenen kopurua.

Eremu mistoan eta ez euskaldunean aurrera egiten ari da euskara, apal bada ere. Eremu mistoan herritarren % 12 pasatxok daki euskaraz, duela hogei urte halako bi. Eremu ez euskaldunean, ordea, herritarren % 4k daki euskaraz. Eskolaren eragina tarteko, 14 urtetik beherako umeen artean egin du batez ere gora, % 12k baitaki euskaraz.

Jose Iribasek euskara babestearen baina ez inposatzearen alde egin du, baina oposiziotik erantzun diote inposaketa bakarra eremuen banaketa dela. Halaxe esan dio behintzat Bakartxo Ruiz Bilduren ordezkariak.

PSNtik, Mari Carmen Otxoak euskararen inmertsioa aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Nafarroa