Gizartea -

Denboralea

Bizkaiko eta Arabako 14 eskola itxi dituzte, elurraren ondorioz

Bizkaian, Durangaldeko, Karrantzako eta Orozkoko ikastetxeak zarratu dituzte. Zigoitiako eta Murgiako (Araba) zentroek ere ezin izan dute eskolarik eman.

Zornotzako Andra Mari ikastola da itxita dagoenetako bat.
Zornotzako Andra Mari ikastola da itxita dagoenetako bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elur denboralea Bizkaian eta Araban eragiten ari den zirkulazio arazoak tarteko, bi lurralde horietako 14 eskola itxi behar izan dituzte gaur.

Jesus Fernandez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Ikastetxeen zuzendariak emandako datuen arabera, Bizkaian 10-12 ikastetxe daude itxita: Durangaldean (Zornotzako Andra Mari Ikastola eta Ermuko eskola bat, besteak beste), Orozkon eta Karrantzan. Araban, Murgiako eta Zigoitiko ikastetxeek ere ezin izan dute eskolarik eman.

Fernandezen hitzetan, eskoletako arduradunek eurek jakinarazi diete neurria gurasoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Araba Denboraleak albisteak