Gizartea -

Sestao

Urtebeteko kartzela-zigorra, neskatila bati sexu-abusuak egiteagatik

Gizonezkoak hiru alditan ukitu zizkion genitalak. Adingabeak emozio arazoak ditu sufritutako gehiegikerien ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri dio gizonezko bati, neskatila bati sexu-abusuak egiteagatik, Sestaon.

Epaiaren arabera, espetxe-zigorraz gain, gizonezkoari 500 metroko urruntze-agindua ere ezarri diote, eta datozen sei urteotan ezin izango du umearen etxera hurbildu, ezta haurra egon daitekeen tokietara bertaratu ere. Horrez gain, 2.660 indemnizazioa ordaindu beharko du.

Neskatoak emozio arazoak ditu, sufritu zituen erasoen ondorioz.

Lehendabiziko erasoa 2010eko udan gertatu zen, neskatilak 11 urte zituela. Sestaoko zuhaizti batean zakurrarekin pasioan zihoala, gizonezkoa hurbildu egin zitzaion eta animaliari buruzko galderak egin zizkion. Halako batean, gizonak genitalak ukitu zizkion barruko arroparen gainetik.

Bigarren erasoa egun batzuk geroago gauzatu zuen. Amak alaba bakarrik utzi zuen une batez kalean, enkargu bat egiteko. Gizonezkoak momentu hori aprobetxatu zuen, adingabeari berriro genitalak ukitzeko.

Hirugarren erasoa 2011ko uztailaren 5ean izan zen, neskatila nebarekin kalean jolasean ari zela. Gizonak eskua sartu zion soinekoaren azpitik genitalak ukituz.

Epaileak frogatutzat eman du gizonezkoari leporatutako sexu-abusu delitua, baina prozesu judiziala arrazoirik gabe gehiegi luzatu dela eta, zigorra arintzea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao albisteak