Gizartea -
Denboralea
Bertan behera utzi dituzte eskola kiroleko jarduera guztiak EAEn
Hiru aldundiek hartu dute erabakia, elur eta izotz denboraleak garraioan sor ditzakeen arazoengatik.
Erredakzioa
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek astebururako aurreikusitako eskola kiroleko jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki dute, Euskal Herri osoa jotzen ari den elur eta izotz denboralearen ondorioz.
Erabaki horrekin, haurren, gazteen eta horien senideen joan-etorriak saihestu nahi dituzte, egunotan eroritako elurraren eta datozen egunetarako iragarritako izotzaren ondorioz errepideen egoera txarra izango baita.
Gainera, kirol azpiegitura asko erabili ezinda geratu dira, elurrak eta izotzak estalita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea