Gizartea -
Sexu esplotazioa
Emakumeen salerosketak 5 milioi euro mugitzen ditu egunean Estatuan
Espainiako Gobernuak "areagotu" egingo du prostituzioaren bezeroen aurkako "presioa".
Erredakzioa
Pertsonen salerosketak 5 milioi euro mugitzen ditu egunean Espainian, eta milaka emakume esklabo bihurtzen ditu. Horregatik, Espainiako Poliziak "indartu" egingo du sexu-esplotazio sareen aurkako borroka, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak jakinarazi duenez.
Fernandez Diazek Bartzelonan egin du iragarpena. Bertan, gizakien salerosketaren aurkako planaren bigarren fasea aurkeztu du.
Bestalde, Ignacio Cosido Espainiako Poliziako zuzendari nagusiak prostituzioaren bezeroen aurkako presioa "areagotu" egingo dutela nabarmendu du, "jasanezina" egin arte.
Gizakien salerosketa planaren bigarren faseak prebentzioa eta herritarren kontzientziazioa izango ditu ardatz.
"Helburuak anitzak eta anbizio handikoak dira, gaitz honek eskatzen duen bezala", adierazi du ministroak.