Gizartea -
Droga-trafikoa
Txutxi Athleticeko jokalari ohiari 9 urteko zigorra ezarri dio Gorenak
Hain zuzen ere, kokaina trafikoa egotzita Auzitegi Nazionalak martxoan ezarri zion espetxe zigorra berretsi du Gorenak.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionalak martxoan Ciclon operazioan atxilotutako zazpi pertsonari ezarritako zigorra. Besteak beste, Jesus Emilio Diez de Mier, Txutxi, Athletic Clubeko jokalari ohia dago zigortutakoen artean. 9 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, hain zuzen, kokaina trafikoa egotzita.
2009an atxilotu zituzten guztiak, Ciclon operazioaren baitan, eta Argentinatik bidalitako tona bat kokaina atzeman zuten Cadizen eta Valentzian.
Auzitegi Nazionalak frogatutzat jo zuen Zoran Matijevic futbolari-agentea zela narkotrafiko sarearen burua. Espainian, Pedrag Stankovic futbolari ohia eta Pablo Acosta agentea ziren horren laguntzaileak, eta Ariete Sport enpresa erabiltzen zuten droga-trafikoa estaltzeko.