Gizartea -

Gertakaria

2.000 pertsona kalera atera dira Tafallan, gaztearen heriotza dela eta

Udalak deitu du kontzentrazioa, eta alkatea jarri da buruan, baina ez dute pankartarik erabili eta isiltasuna izan da nagusi.

Elkarretaratze jendetsua Tafallan gazte baten heriotza gaitzesteko

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi mila pertsona inguru bildu dira gaur Tafallako udaletxeko plazan gaur goizean hil den adingabearen sendiari babesa emateko eta dolua agertzeko. Adingabea herriko beste bi gaztek, dagoeneko atxilotu dituztenak, jipoitu ostean hil da.

16 urteko mutikoa Iruñean hil da, ustez 15 eta 16 urteko bi adingabek emandako kolpeengatik ospitalera larri eraman eta gero. Neska bat babesten hasi zen hildako haurra, eta orduan jipoitu omen zuten.

Udalak deitu du kontzentrazioa, eta alkatea jarri da buruan, baina ez dute pankartarik erabili eta isiltasuna izan da nagusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Tafalla